Abentuko egutegia 2025

Hendaiako Ikastolak abentuko egutegiak eskaintzen ditu. Helburu berezi batekin: bertako hezkuntza-proiektuak, irteerak eta eskola ekintzak zuzenean lagunduko ditu, haurrek Hendaian eta euskaraz bizi eta ikasten jarrai dezaten.

Txokolateak Baigorriko Laia txokolategikoak dira, diseinua Asisko Urmeneta marrazkilariak egina da, eta egutegiari bertsoa Amets Arzallus bertsolari eta ikastolako ikasle ohiak jarri dio.

LiberaForms erabiliz galdetegiak.uzturpe.eus webgunean egina