Urriak 25, Bilbora autobusez

URRIAK 25, ELKARTASUN EKIMENA eta MANIFESTAZIO NAZIONALA

Hiltzen dituzten horiek
Gure haurrak ere badira.

Urriaren 25ean Bilbora joateko autobusa antolatu dugu Tolosaldeko sei Ikastolen artean.

Irteera orduak:

10:00 Villabona - Olaederra Kiroldegia
10:05 Irura - Kale Nagusia, 26 (Etxezarreta)
10:10 Tolosa Santa Klara

Prezioa: 15€
Ordainketa modua: Ikastola bakoitzak bere familiei kobratuko die kontutik
Izena emateko epea: Urriak 21

Egunean zehar hiru ekimen berezi prestatu dira:

12:00etan Palestinar historiaren inguruko hitzaldia. Zirika gunean (Erronda kalea 12).
12:30etan Askatasun Doinua ipuin kontaketa. Ekoetxean (Pilota kalea 5).
13:15etan Pailasoekin kalejira. Ekoetxean (Pilota kalea 5).
17:30ean MANIFESTAZIO NAZIONALA abiatuko dugu Jesusen Bihotzetik.

Manifestazioaren buruan pailasoak, Porrotxen gidaritzapean ume talde batekin joango dira (ikurriña eta palestinarra eramanez). Jarraian, pankartaren atzean mobilizaziora hurbildutako jende guztia joango da.

ZAPATEN EKIMENA:

  • Joango garen gutariko bakoitzak zapata pare bana eramango ditugu ikusgai manifestazio osoan zehar. Zapata hauek, ikastetxeetan biltzen ari garen kutxetatik hartu ahalko ditugu.

  • Udaletxera heltzean, une zehatz batean, Gazan hainbeste alditan entzun behar izan duten eta izugarrikeriaren preludioa den sirena ahotsa entzungo dugu, hori izango da zapata guztiak igotzeko unea. Sirena entzuten den bitartean, jada ibiltzerik edo jolasterik ez duten haur horien guztien zapatak izango balira moduan, zapatak altxatuko ditugu, Palestinan eraildako ume guztien omenez.

LiberaForms erabiliz galdetegiak.uzturpe.eus webgunean egina